domingo, 29 de octubre de 2017

Martinet bidaiaren narrazioak





Joan den urriaren 21ean,  Martineteko eskola, bisitatzeko aukera izan genuen, Arbizuko eskolako langile eta gurasoei esker. Ordutik, ezin izan dut burutik kendu ikusitako eta sentitutako guztia.  Eta, ingurukoei zaila egiten zait hori bera azaltzea, oso zaila baita, hitzekin, hori guztia azaltzea (Marta). Zaila da El Martinet eskolara egindako bisitan ikusitakoa hitzetan esaten, eskola horretan sartzean ezin baita bakarrik begiratu. Ukitu, dastatu, usaindu, sentitu, emozionatu, irudikatu, eta  bizi egiten delako (Kalen eta Larraitz).
El Martinet eskola oso gaztea da; 2002. urtean zabaldu zen eskola publikoa da eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak biltzen ditu. Ripollet herriko industria-gunean kokatua dago.  Kanpotik, oso zatarra iruditu zitzaidan, izan ere, eraikin goibel eta zekena da, inguruan dituen fabriken bilgarri antzuen antzera. Baina, fatxada jasanezin hori Martinetek barruan ezkutatzen duen altxorraren azala baino ez da (Marta).
Rebeca Wild, Loris Malaguzzi, Reggio Emilia eta neurozientzietatik edaten duen eskola da. Bertako langileen prestakuntza eta konpromisoa miresgarri eta eredugarria da. Umeari, haurtzaroari, familiei, hezkuntzari eta munduari begiratzeko beste modu bat islatzen du. Erritmoak errespetatuz, esperimentazioa, ikerketa, sormena, ekimena eta lankidetzaren esparruak, luze eta sakon garatzeko aukerak ematen dituen inguru eder eta atseginen bilduma eskaintzen dizkio umeari.
Estetikoki oso zaindua, txukuntasuna nagusi. Proiektua haur bakoitzaren garapen momentuari begira egokitua dago, honek laguntzen du bere autonomia lortzen heldutasuneruntz (Espe).
Umea da zentroa eta protagonista memento oro, bere behar eta interesetara ezin hobeto egokitutako espazioek osatzen dute hezkuntza zentro hau. Espazioak harremanatzeko, ikertzeko, bakardadean egoteko, konpartitzeko... Espazio eder, atsegin, landuak, esploratzeko era ezberdinak probokatu eta hamaika hizkuntzari bidea ematen dietenak. Material aberatsa, ongi aukeratua, anitza, zaindua…(Kalen eta Larraitz). Eta, aipatutakoa gutxi balitz, natura-baliabideak non-nahi aurki daitezke; modu oso iradokitzailean umeari esperimentazio eta ikerketarako gonbidapenak luzatuz; bai kanpoaldean baita barnealdean ere (Marta).
Egunero gertatzen diren bizipenez eskola osoa mintzo da objetu, hitz eta irudi bidez. Lan asko dago, eta maitasunez egina. Benetan guztiok ikusi beharko genuke, konturatzeko beste modu bat posible dela..Hamaikakoa ere, ze polita eta gozoa! (Ana)
Ilusio handia egin dit horrelako hezkuntza eredu bat existitzen dela jakiteak. Batez ere  hezkuntza publikoan aurrera eramatea posiblea dela ikusteak (Erkuden). Egingarria dela ikusteak ere lasaitasuna ematen du (Saioa).  Itxaropenez itzuli nintzen ikusita holako eskola posiblea dela, haurren beharretara benetan pentsatuta (Espe).
Lan esparru horretan ari diren profesionalei, gerturatzea biziki gomendatzen diet, aipatutakoaren ebidentzia ukaezin bat delako. Guztion artean, horrenbeste desiratzen dugun aldaketa baten lekuko izan gaitezkeelako; jakina, gogoa eta indarrak batuz gero (Marta).
Ni, gauza guztien artean honekin geratu naiz: bisitan gure gidaritza lanak egiten zuen  irakasleak esan zigun Martineten aritutako ikasleak "deigarriak" direla futbol taldeetan, edo eskolaz kanpoko ekintzetan erakusten duten errespetuagatik. Galdetu nion ia nola lantzen zuten hori eta berak esan zidan "errespetatua izan den haurrak, errespetatua sentitu den haurrak,  besteak errespetatuko ditu" eta honek erabat hunkitu ninduen! (Eider)
Eta bukatzeko, ama bezala sentitu nuena adierazi nahi dut. Bertara sartu orduko, nire semea han irudikatzen nuen, etengabe, zirkulazioan. Espazio ezberdinetan,  sortzen, esperimentatzen, eztabaidatzen, aztertzen, irakurtzen, probatzen, eraikitzen, margotzen, eratzen, behatzen, saltatzen, igotzen, isurtzen, idazten, bilatzen, adosten, entzuten, dantzatzen… baina, batez ere, disfrutatzen. Ume batentzat ametsetako eskolaren erreplikarik hurbilena delako Martinet. Zalantzarik gabe, eskola horrek umea zoriontsu sentiarazteko baldintza guztiak biltzen ditu. Ez al dute gure seme-alabek gutxiago merezi? (Marta).
Milesker narrazio hau osatzen partehartu duzuen guztiei!

viernes, 20 de octubre de 2017

GURE HAURREN ELIKADURAREKIN ZER?


Kaixo denei!
Asteazkenean, hilak 25 arratsaldeko 17:30tan, Lakuntzako Kultur Etxean, haurren elikaduraren inguruko jardunaldia antolatu dugu Sakanako Herri Eskolekin batera, bertan, bertako produktuak jatearen garrantziaz hitz egingo delarik. Horretarako, 3 hizlari bertaratuko dira gai honen inguruan dakitena azaldu eta solasaldi bat sortzeko asmoz. Hala nola, Iruñeko Udal Haur Eskoletako gerenteak hauek aurrera eramaten ari diren esperientzia azalduko du, Arrea Elkarte Agroekologikoak produktu hauek erabiltzeak gizartean, ingurugiroan...dauzkan onurak azaldu eta Xalok-ek elikagai hauen onurak azalduko ditu.
Hau horrela izanik, jardunaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Mila esker aldez aurretik.



El miércoles día 25 de octubre a las 17:30 de la tarde en la casa de cultura de Lakuntza, se ha organizado una jornada sobre la alimentación de los niños/as y adolescentes en colaboración con Sakanako Herri Eskolak. En dicha jornada, se pretende hablar sobre la importancia de la alimentación local. Para ello, se va a contar con 3 ponentes los cuales serán los encargados de dar a conocer su experiencia y así poder crear un debate. Los ponentes que van a participar en la jornada son los siguientes; Gerente de las Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona, un técnico de la Asociación Agroecológica Arrea y la dietista-nutricionista de Xalok.
Siendo esto así, se os invita a participar en el encuentro.

Gracias de antemano.

viernes, 13 de octubre de 2017

UHARTE-ARAKILERA TXANGOA

Xiak eta bere amatxok lagundurik, Uharte herria ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Goiz ederra pasa dugu! Eskerrik asko Xia eta Maialen!